SARRERA

Blog honen helburua Medikuntzako 2. mailan Informaitka irakasgaia lantzea da.

Hemen medikuntza eta biologiarekin erlazionatutako mota desberdinetako gaiak landuko dira ahalik eta modu errezenean edonork ulertu ahal izateko. Espero dut zuen gustukoa izatea.




miércoles, 29 de diciembre de 2010

NOLA "PIZTEN" DIRA ESPERMATOZOIDEAK?

Ikertzaileek espermatozoideen flageloaren mugimendua zerk eragiten duen aurkitu dute. Mugimendua eragiteko espermatozoidearen zitoplasmaren alkalinizazioa beharrezkoa zela jada ezaguna zen, baina horren kausa ez zen jakiten giza espermatozoideen mintz plasmatikoaren konduktantzia (ioien fluxuak eragindako korronte elektrikoa) neurtzeko teknikarik ez zegoelako.

Orain asmatutako “patch clamping” teknikari esker neurketa horiek egin ahal izan dituzte. Ondorioz, Hv1 protoi kanala aurkitu dute. Hv1-ek hidrogeno protoiak zelulatik kanporatzen ditu, zitoplasmaren alkalinizazioa (pHa igotzen da, hots, basikoa bihurtzen da) eraginez.

Hv1 ioi kanalaren aktibazioaren eragileak honako hauek dira:

1.-Mintz plasmatikoaren despolarizazioa
2.-Gune estrazelular alkalinoa
3.-Ugal bide femenino zein maskulinoetan aurkitzen den Anandamida                      endokanabinoidea                                                                                          
4.-Gune estrazelularretik zinka (Zn) kentzea; izan ere, metal honek Hv1-en blokeoa eragiten du.

Espermatozoideen Hv1 kanalak emearen ugal bideetan sartzen direnean irekitzen dira, hemen hasten baita obulua ernaltzeko benetako lasterketa

Aurkikuntza honi esker infertilitatea tratatzeko bide berriak eta antikonzeptibo berriak ikertzeko eta topatzeko bideak zabalduko dira.


No hay comentarios:

Publicar un comentario