Euskal Medikuntza eta Zientzia Historiaren Museoa Jose Luis Gotik 1982. urtean sortu zuen Euskal Herriko medikuntzaren memoria historikoa zaindu eta bere ondare zientifikoa gordetzeko xedeaz. Museoa Euskal Herriko Unibertsitatean (Leioako Kanpusean) kokaturik dago.
Museoko erakusketa iraunkorrak XIX eta XX. mendeko sei mila objektu mediku inguru ditu. Hauek 24 geletan banatzen dira eta espezialitate mediku desberdinetara eskainita daude: herritar medikuntza, medikuntza paraleloak, farmazia, pisuak eta neurriak, asepsia eta antisepsia, mikroskopioak, laborategiko materiala, X-izpiak, obstetrizia eta ginekologia, kirurgia, anestesia, endoskopia, odontologia, kardiologia, oftalmologia, elektroterapia, anatomia patologikoa, natur zientziak eta Cid Gela.
Irakaskuntza eta ikerkuntza Museoko bi zutabe dira, eta bi hauek argitalpenekin eta hitzaldi, ikasketa eta beste jardueren antolakuntzarekin osatzen dira.
Altzairuzko birika (XX. mendearen erdialdea)
Meatzari baten birika silikosia eta tuberkulosiak jota
Interesgarria da oso aipatu duzun museoa. Nik iaz bisitatu nuen,eta gauza asko ikas daitezke berau biistatuz. Egia esan, bertara bisitacxo bat egitea baliagarria izan daiteke ez bakarrik medikuntza ikasleontzat, baizik eta orokorrean arlo honen inguruan jakinmina duenarentzat!!!!!
ResponderEliminarOso ona! X izpien istorioa gustatu zitzaidan niri.
ResponderEliminar