SARRERA

Blog honen helburua Medikuntzako 2. mailan Informaitka irakasgaia lantzea da.

Hemen medikuntza eta biologiarekin erlazionatutako mota desberdinetako gaiak landuko dira ahalik eta modu errezenean edonork ulertu ahal izateko. Espero dut zuen gustukoa izatea.




jueves, 30 de diciembre de 2010

PENIZILINAREN AURKIKUNTZA

Normalean oinarrizkoa da ikerketetan ordenaz jokatzea, baina batzuetan,orden eza ere emankorra izan daiteke. 1928an, Alexander Fleming-ek (1881-1955)  alde batera utzitako Staphylococcus aeureus bakterio kultibo bat hondatu egin zela behatu zuen kultiboan onddo kolonia bat hazi zelako.

Bakterio kultiboan hazi egin zen onddoa Penicillium notatum izan zen. Horrek ukitu egin zituen bakterio guztiak hil egin ziren. Fleming-ek lan eta lan aritu egin zen, onddoaren zer substantziak bakterioak sustsitzen zituen jakiteko. Substantzia hori penizilina zen.

1938an, Howard W. Florey (1898-1968) eta Ernst B. Chain (1906-1979) ingeles kimikariek penizilina sartu zuten sagu kutsatuengan et eraginkorra zela egiaztatu zuten.

Fleming-ek ez zuen bere aurkikuntza patentatu denen eskura egon zedin. Baina gehienek ez zuten hala jokatu eta horregatik gaur egungo antibiotiko gehienak patentatuta daude.

BAZEN BEHIN... ARNAS APARATUA ETA GAIXOTASUNAK


Bideo honetan agente patogenoak gure gorputzean sartzen ikus daitezke.

Nik uste guztiok gogoratzen ditugu txikitan ginenean telebistan jartzen zituzten "Érase una vez el cuerpo humano" marrazki bizidunak. Garai hartan ia ez ginen konturatzen baina gaur egun arretaz ikusten baditugu konturatuko gara nola detalle asko eta asko oso ondo zainduta dauden. Adibidez, kapitulu honetan ikus daitekeen arnas epitelioa (epitelio zilindriko sasigeruzatua) bere zilioekin eta guzti!!

ERRETZEN JARRAITUKO AL ZENUKE?


miércoles, 29 de diciembre de 2010

NOLA "PIZTEN" DIRA ESPERMATOZOIDEAK?

Ikertzaileek espermatozoideen flageloaren mugimendua zerk eragiten duen aurkitu dute. Mugimendua eragiteko espermatozoidearen zitoplasmaren alkalinizazioa beharrezkoa zela jada ezaguna zen, baina horren kausa ez zen jakiten giza espermatozoideen mintz plasmatikoaren konduktantzia (ioien fluxuak eragindako korronte elektrikoa) neurtzeko teknikarik ez zegoelako.

Orain asmatutako “patch clamping” teknikari esker neurketa horiek egin ahal izan dituzte. Ondorioz, Hv1 protoi kanala aurkitu dute. Hv1-ek hidrogeno protoiak zelulatik kanporatzen ditu, zitoplasmaren alkalinizazioa (pHa igotzen da, hots, basikoa bihurtzen da) eraginez.

Hv1 ioi kanalaren aktibazioaren eragileak honako hauek dira:

1.-Mintz plasmatikoaren despolarizazioa
2.-Gune estrazelular alkalinoa
3.-Ugal bide femenino zein maskulinoetan aurkitzen den Anandamida                      endokanabinoidea                                                                                          
4.-Gune estrazelularretik zinka (Zn) kentzea; izan ere, metal honek Hv1-en blokeoa eragiten du.

Espermatozoideen Hv1 kanalak emearen ugal bideetan sartzen direnean irekitzen dira, hemen hasten baita obulua ernaltzeko benetako lasterketa

Aurkikuntza honi esker infertilitatea tratatzeko bide berriak eta antikonzeptibo berriak ikertzeko eta topatzeko bideak zabalduko dira.


viernes, 10 de diciembre de 2010

ANTIBIOTIKOEN ERABILERA ZUZENA

Gaixotasun bakterianoengan babesteko gure gorputzak zenbait mekanismo natural martxan jartzen ditu, baina hau nahikoa ez denean medikura joatea komeni da. Honek gure sistema immuneari infekzioaren kontra egiten lagunduko dion sendagaia errezetatuko digu eta geure burua zaintzeko aholku egokiena emango digu. Askotan antibiotikoen bidez tratatzen dira gaixotasun hauek.

Dosi egokietan antibiotikoak toxikoak dira bakterioentzat eta ez diete inolako kalterik egiten pertsonei. Lehen antibiotikoa Alexander Fleming-ek aurkitu izan zuen 1928an. Bere izena guztiongandik ezaguna da, penizizlina; izan ere, berari esker bizitza asko salbatu egin dira. Beste antibiotiko ospetsu bat sulfamidak dira.

Gaur egun, ia bakterio mota guztien aurkako antibiotikoak daude. Dena den, antibiotikoak orokortzeak arazo bat ekarri du berekin: bakterio erresistenteak, hau da, zenbait bakterio antibiotikoen aurka egiteko gai dira.

Hau gerta ez dadin, antibiotikoak ez dira beharrik gabe hartu behar edota tratamendu antibiotikoa amaitu barik bertan behera utzi behar.

Horregatik, garrantzitsua da kasu hauetan medikuari bisita bat egitea eta ez automedikatzea, berak lagunduko baitigu gure sendaketa prozesuan. Gainera, aholku hauek jarraituta gure inguruko pertsonei eta gizarteari mesede izugarria egingo diegu.

lunes, 6 de diciembre de 2010

Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoa

Euskal Medikuntza eta Zientzia Historiaren Museoa Jose Luis Gotik 1982. urtean sortu zuen Euskal Herriko medikuntzaren memoria historikoa zaindu eta bere ondare zientifikoa gordetzeko xedeaz. Museoa Euskal Herriko Unibertsitatean (Leioako Kanpusean) kokaturik dago.

Museoko erakusketa iraunkorrak XIX eta XX. mendeko sei mila objektu mediku inguru ditu. Hauek 24 geletan banatzen dira eta espezialitate mediku desberdinetara eskainita daude: herritar medikuntza, medikuntza paraleloak, farmazia, pisuak eta neurriak, asepsia eta antisepsia, mikroskopioak, laborategiko materiala, X-izpiak, obstetrizia eta ginekologia, kirurgia, anestesia, endoskopia, odontologia, kardiologia, oftalmologia, elektroterapia, anatomia patologikoa, natur zientziak eta Cid Gela.

Irakaskuntza eta ikerkuntza Museoko bi zutabe dira, eta bi hauek argitalpenekin eta hitzaldi, ikasketa eta beste jardueren antolakuntzarekin osatzen dira.

Altzairuzko birika (XX. mendearen erdialdea)
Meatzari baten birika silikosia eta tuberkulosiak jota